Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidea, Espainiako Ardoaren Ibilbideen barruan
Apirilaren 11tik, Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidea, Aiaraldeko eskaintza enoturistikoa sustatu eta bultzatzen duen ekimena, Espainiako Ardoen Ibilbideen barruan dago. ACEVIN, Ardoaren Hirien Espainiako Elkarteak, hura gehitzea onartu du azken Zuzendaritza Batzordean.
Txakolinaz gozatzeko ibilbide hori, eta hark sustatzen dituen kultura eta gastronomia, publizitate-aukera aparta dira gure eskualdean upategiak bisitatzearekin batera egin daitezkeen jarduerak sustatzeko. Hain zuzen ere, Aiaraldeko lurralde arabarrean datzan eskualdean, Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio eta Okondo udalerrietan, eta Urduña eta Orozko bizkaitar udalerrietan. Ibilbidearen berezitasuna da Arabako Txakolina J.I. ekoizten den eskualde bakarrean dagoela.
Txakolin Ibilbidea gehituta, dagoeneko 35 helmuga daude Espainiako Ardoaren Ibilbideak markan. Erreferentea da enoturismoak Espainian dituen kalitate-estandar zorrotzetan, Turismoko Estatu Idazkaritzaren eta TURESPAÑAren babesarekin.
Aiaraldeko Kuadrillako presidente Encina Castresana Astarloaren iritziz, “Espainiako Ardoaren Ibilbide ofizialean egotea erakusleiho bikaina da gure lurraldearen eta gure Jatorri Izendapenaren berezitasuna zabaltzeko. Txakolina gure historiaren eta etorkizunaren hari eroalea ere bada, Aiaraldeko ekonomiarentzako motor bat, eta apustu ezin hobea da gure eskualdea erreferentziazko helmuga enoturistiko bihurtzeko”.
Enoturismoa, turismorako aukera segurua
Upategiek, mahastizainek eta ardoaren sektoreak sustatutako enoturismoak erakutsi du aukera segurua eta bidaiariek hoberen baloratutako bizipenetakoa dela. Aiaraldeko lurraldeaz eta haren museoez, jardueraz, naturaz, historiaz eta gastronomiaz gozatzeko aukera erakargunea dira masifikazio handirik gabeko produktu segurua baten bila dabiltzan turistentzat.
ACEVINek Espainiako Ardoaren Ibilbideetako Eskaera Turistikoari buruz egindako azken txosteneko datuen arabera, ardoaren turistek egindako gastua 160 euro ingurukoa izan ohi da eguneko. Eskualdean batez beste ematen dituzten 2,40 egunetan enoturistek egiten dituzten jardueren artean, herriak bisitatzea, bertako gastronomiaz eta ardoez gozatzea, Izendapeneko ardoa erostea eta museotara joatea nabarmentzen dira.