Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbideak XXVII. Artziniegako Antzinako Azokan parte hartu du
Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbideak Artziniegako Antzinako XXVII. Azokan egon zen pasaden larunbatan, irailaren 19an, eskualdeko kultur eta turismo egutegiko hitzordu aipagarrienetako batean. Azokak, urtero biltzen ditu herritarrak, bisitariak eta ekoizleak, ondarearen, tradizioaren eta hurbileko produktuen inguruan.
Ibilbidea ezagutarazteko eta Aiaraldeko aberastasun turistiko, gastronomiko eta kulturala jendeari hurbiltzeko asmoz, elkarteak karpa propioa izan zuen, eta bertan bisitaria sustatzeko eta artatzeko hainbat ekintza garatu ziren.
Jardunaldian zehar, Ibilbideko gunean bertako produktuen erakusketa bat egon zen, bisitariek lurraldearen identitatearen parte diren produktu eta baliabide batzuk zuzenean ezagutzeko aukera izan zutelarik. Era berean, Aiaraldeako Txakolinaren Ibilbideari, udalerriei, elkartutako establezimenduei eta eskualdea ezagutzeko hainbat proposameni buruzko informazio-materiala eta sustapen-liburuxkak jarri ziren publikoaren eskura.
Elkartearen presentziak, gainera, bisitariei arreta pertsonalizatua eskaintzea ahalbidetu zuen, upategiei, establezimenduei, esperientziei eta Ibilbideari eta Aiaraldeari lotutako bestelako baliabide turistikoei buruzko kontsultak argituz eta informazioa emanez.
Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidearen estrategiaren parte da horrelako ekitaldietan parte hartzea, ikusgarritasuna indartzeko, lurraldeko baliabide eta produktuak sustatzeko eta eskualdeko eskaintza turistikoa bertako biztanleei zein bisitariei gerturatzeko.
Modu horretan, Artziniegako Antzinako Merkatua aukera berri bat bihurtu zen Aiaraldeko tokiko produktua, kultura, gastronomia eta ondarea balioan jartzeko, baita Txakolinaren Ibilbidea sendotzen jarraitzeko ere, lurraldeko udalerri eta eragile ezberdinen arteko lotura gisa.
