Artomaña
Artomaña Txakolina
Artomaña Txakolina SL enpresak, Arabako Txakolina JD duen mahats ekoizle nagusiak, 2005ean ekin zion upeltegiaren eraikuntzari, txakolinaren berezko lanketari metodo berritzaileen bitartez heltzeko asmoz, ordura arte artatu gabeko merkatu eremuak aseko zituen maila handiko ardo aukera zabala lortze aldera. Instalazio hauek abiarazita, geure arbasoek hasitako hiru belaunaldiko proiektu familiarra borobildu dugu, beti lehen sektoreari lotuta egon dena, bereziki ardogintzari.
Txakolina “Eukeni” izenaz merkaturatzen da, egungo Arabako Txakolina JDren aitzindariak Aiarako eskualdean txakolinaren tradizioa berreskura zedin egindako lanaren oroitzapenez. Haren seme alaba eta ilobak, omenaldi txiki honen bitartez, haren ondareak bizirik iraun dezan eta etorriko diren belaunaldiei transmititzeko aukera egon dadin saiatzen dira.
Helbidea: Masalarreina z.g. 01468, Artomaña-Amurrio
Telefonoa: 620 007 452 / 615 725 696
Webgunea: www.artomanatxakolina.eus
Posta Elektronikoa: info@artomanatxakolina.com
Esperientziak
Artomaña ezagutu bisita
Artomaña sakontasunean bisita
Txakoli Txikubin
Euskal Herrian, Leinu Gerrak amaitzean, Erdi Aroa ere amaitu zen.
Momentu hartan, jauregia dorre bandokidea zenaren inguruan egitea erabaki zuten, beren ondarea hobetzeko. Garaiko dokumentuek adierazten dute mahastiak zeudela eta horri lotutako ondasunen artean daude.
Halaber, Murgako Dorretxearen orain dela gutxiko berritzea egin bitartean, mendeetan zehar pareta zaharrek gordetako sekretuak azalera atera dira. Sekretu horien artean, eraikina inguratzen zuten mahastien fruitua ardo egiteko lakoa zegoela. Etxean egindako ardoa denez, inongo zalantzarik gabe jaso dezake txakolin izena.
Hori guztiagatik eta Arabako Txakolina/Chacolí de Alava Jatorri Deitura jasotzeari esker, abentura bitxi bati ekin genion: mahastien laborea berreskuratu nahi dugu, antzinean dorreak eta horren jauregiak izan zuten distira mantentzeko; gainera, XIII. mendean Juan Sanchez de Murgak (Txikubín edo Chiquilín ezizenez ezaguna) sortu zuenetik, familia berak zaindu du jauregia.
Zure laguntzari esker, gure helbura lortuko dugu, inongo zalantzarik gabe.
Murgako Dorretxea
Helbidea: Jauregi auzoa 39, 01479, Murga (Araba)
Telefonoa: 679 27 60 23
Webgunea: https://txakolitxikubin.com,https://torredemurga.com/
Posta Elektronikoa: info@torredemurga.com, txakolitxikubin@gmail.com
Esperientziak
Txakoli Txikubin
Beldui Txakolina
Beldui Txakolina
Aurkituriko lehen idazkiek erakusten dute jada 964. urtean txakolin ekoizpena ohikoa zela Laudion eta arrunta omen zen haraneko nekazarien artean. 964. urtean, txakolinari buruzko lehen aipamen horretan Gardeako San Victor eta Santiago monasterioa aipatzen dira, hari egindako mahasti batzuen dohaintzagatik; mila urte luze geroago eta leku berean, Beldui upeltegia hasi zen txakolinaren lehen uztak merkaturatzen.
XVIII. mendeko baserri batean nekazaritza ustiategia dugu gaur egun.
Zazpi hektarea mahasti ditu eta gure eskualdean galduta zegoen ardoaren ekoizpen ohitura berreskuratzen lehenetakoa izan zen.
Hainbat jarduera turistiko egin ahal izango ditugu, oinarrizko bisitak zein gure upeltegian eta horren inguruan eguna igarotzeko hainbat plan. Gure eskaintzen inguruko informazioa lortu nahi baduzu, deitu 685 757 648 telefonora edo idatzi honako helbide elektroniko honetara: enoturismobeldui@gmail.com
Esperientzia turistikoak.
Helbidea: Beldui Baserria, Beldui errepidea 1, 01400, Laudio (Araba)
Telefonoa: 685 75 76 48
Webgunea: https://txakolibeldui.com/
Posta Elektronikoa: infobeldui@gmail.com,enoturismobeldui@gmail.com
Esperientziak
Astobiza Upeltegia
Astobiza Upeltegia naturaz inguraturiko leku batean kokatuta dago, instalazio modernoenekin eta horrek “Astobiza” gure kalitatezko txakolina egitea ahalbidetzen digu.
Gure mahatsa artisautzako prozeduren bidez erein eta biltzen dugu, mahats mordo bakoitza ahalik eta kontu handienarekin tratatuta. Behin jasota, prozesu mekanizatuek azkeneko botilaratzera arteko ardogintza prozesu ezin hobea ziurtatzen dute. Interesa dutenak animatzen ditugu upeltegia, mahastiak zein instalazioak bisitatzera.
Atsegin handiz azalduko dugu mahatsaren prozesu osoa, zelaitik koparaino, eta gure txakolina dastatuko dugu.
Ordutegi, erreserba, prezio edo beste edozein zalantzaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Helbidea: Jandiola Auzoa 16, 01409, Okondo, Araba, Spain
Telefonoa: 649 46 85 32
Webgunea: https://www.astobiza.es/
Posta Elektronikoa: comercial@astobiza.es
Señorío de Astobiza Upeltegia
Txakoli Garate
Garate txakolina
Laudion dagoen txakolin-upeltegi familiarra, Hondarrabi Zuri, Zerratia eta Riesling-eko mahastiekin, XX. mendetik txakolina egiten ari da gure lurretan.
Txakolina egiteko ohitura familiako 4 belaunaldik dute. Hasieran txakolina ekoizten zen familiaren kontsumorako eta Garate gainetik igarotzen ziren erromesentzat.
Jardueraren profesionalizazioa Josu Egoitz Zubiaurrerekin dator, sukaldari-lanak egiten utzi ondoren.
Upeltegi txikia, txakolina eta bermuta egiteko erabiltzen ditugun mahastien artean dago. Txakolina modu tradizionalean egiteko instalazio modernoenak ditugu, gure arbasoek egiten zuten bezala. Gainera, mahatsaren manipulazioa ia eskuz egiten da, azken produktua zainduz.
Ordutegiei, erreserbei, prezioei edo beste edozein zalantzari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan telefono bidez.
Helbidea: Goienuri Bidea, 20, 01400 Laudio (Araba)
Telefonoa: 659 06 03 91
Webgunea: https://txakoligarate.com/
Posta Elektronikoa: info@txakoligarate.com

