Arcos de Quejana
Arcos de Quejana hotel-jatetxea inguru natural miresgarrian dago.
Bertako zaporeak tradizioan inspiratuta daude; oso produktu zaindua dute, baita mahaiko esperientzia hasieratik amaierara harmoniatsuagoa egingo duen aurkezpena ere.
MICHELIN 2020 GIDAK «Plato Michelin: una cocina de calidad» bereizgarriarekin sartu du Arcos de Quejana, eta, hala, Aiarako haraneko jatetxe bakarra bihurtu da sukaldaritzako gida entzutetsuan.
Gainera, Slow Food markaren parte ere bada, zeinak Km. 0 jatetxe-kategoria ematen baitio. Horrek esan nahi du bere osagaiak eta hurbiltasuna direla oinarria: tokiko lehengaiak, osagai nagusia barne, noski. Jatetxeak, hortaz, zuzenean erosten dio lehengaia ekoizleari, eta hark 100 kilometro baino gutxiagora landu, egin edo hazten du.
Hotelak 16 logela ditu, erosotasun guztiekin, esperientzia ahaztezina izan dezazun. Bezeroekiko tratu familiar eta hurbila da Arcos de Quejana hotel-jatetxeko filosofiaren oinarria.
Helbidea: Kexaa Entitatea, 30, 01477 Kexaa, Araba
Telefonoa: 945 39 93 20
Webgunea: www.arcosdequejana.com
Posta Elektronikoa: info@arcosdequejana.com
Arcos de Quejana
Abiaga
Abiagak helburu handietarako sukaldaritza baterako apustua egiten du. Gure establezimenduaren giro dotorean, plater klasikoenak zein azken sorkuntzak eskaintzeko gogoa daukagu.
Ez izan zalantzarik bisitan etortzeko.
Helbidea: Abiaga 7, 01470 Amurrio, Araba
Telefonoa: 945 393 618 – 652 703 551
Webgunea: https://www.abiagajatetxea.com/
Posta Elektronikoa: info@abiagajatetxea.com
Lío Laudio
LIO jatetxe bat baino gehiago da: dinamismoa eta heldutasuna uztartzen dituen tokia da, giro lasai eta abegikorrean. Kalitatezko gastronomia eta ingurune zirraragarria uztartzen ditugu, lagunartean une paregabeez gozatzeko aproposa. Ukitu bereizgarri batekin eta gaztetasunaren eta profesionaltasunaren arteko kontrastea ospatzen duen giro batekin, gure bezeroak jatera, edatera eta dantzatzera gonbidatzen ditugu, bisita bakoitza esperientzia ahaztezin bihurtuz.
Eguneko menuak, asteburuko karta eta abagune berezienak ospatzeko gunea eskaintzen ditugu.
Helbidea: Zubiko-Kurajo Kalea, 11, 01400 Laudio, Araba
Telefonoa: 620 12 89 48
Webgunea: https://elliolaudio.com/
Posta Elektronikoa: elliolaudio@gmail.com
El Lío Laudio
El Infierno Delika
Infierno Delika
Gure jatetxea edertasun natural harrigarri batez inguratuta dago.
Nerbioi jauzirako bidean gaude. Gainera, gustu eta aukera guztiak asetzeko menu goxoak eskaintzen dizkizugu. Eguneko menuetatik hasi eta txuletoia, indaba-jana edo hitzartutako menuak bezalako espezialitateetara.
Helbidea: Delika 69, 01468, Amurrio, Araba
Telefonoa: 945 393 253
Webgunea: infiernodelika.com
Posta Elektronikoa: infiernodelika@gmail.com
El Antojo
1966az geroztik, El Antojo jatetxeak etxeko sukaldaritza du, produktu freskoa, sukaldaritza tradizionaleko zaporeak berreskuratzen ditu, bertako eta sasoiko produktuak erabiliz, baratzeetan zein merkatuan.
Horrek guztiak, gure taldearen zerbitzu onak lagunduta, etxean bezala sentiaraziko zaitu.
Helbidea: Sagasti kalea 3, 01476 Arespalditza (Araba)
Telefonoa: 945 39 99 00
Webgunea: www.restauranteantojo.com
Posta Elektronikoa: taberna@restauranteantojo.com
El Antojo






