a

Let’s Work Together

Image Alt

Euskal Herriari lotuta

Txakolina

Txakolina kolore hori argiko ardo berezia da, garratza, freskoa eta, arabarraren kasuan, ukitu karboniko naturala duena, ahotik igarotzean leuna eta arina.

Beti egon da Euskal Herriari lotuta, eta tradizio handia du Gipuzkoan, Bizkaian eta Aiarako arabar eskualdean.

Aurkitutako lehen idatzizko testigantzek erakusten dutenez, IX. mendean Arabako txakolin-ekoizpena ohikoa zen Aiarako haraneko nekazarien artean, batez ere Amurrion, Laudion eta Aiaran.

Aiaraldea Arabako iparraldean dago, eta hango klima atlantikora ezin hobeto egokitzen dira bertako mahatsondo-barietate hautatuak, hala nola “Hondarribi Zuri” eta “Hondarribi Beltza”, horiek baitira barietate nagusiak. Intsolazio-denbora nahikoaren eta eurite neurritsuen ondorioz, 12° inguruko graduazioarekin biltzen da mahatsa, baldin eta udaberrian izozteak gertatzeko arriskua gainditzen bada; izan ere, Gorobel mendilerro xarmagarriaren magalen azpiko sailak mehatxatzen dituzte batik bat izotzaldiek.

Bazenekien?

Juan Uruñuela doktorearen arabera, “baserriko ardoa” edo “baserrian egiten den ardoa” da gaur egun ezagutzen dugun txakolinaren esanahia, “etxakoa” (etxean egindakoa) euskaratik eratorria, eta horren bilakaera “etxakon” hitzera iristeko, ondoren “txakon”, eta, azkenik, “txakolin”.

Aukeratu zurea

Barietateak

Txakolin gorri lehenetsiak: Hondarribi Beltza

Zuri baimenduak: Hondarrabi Zuri Zerratia (Petit Courbu), Izkiriota (Gros Manseng), Izkiriota Ttippia (PetitManseng), Sauvignon blanc, Riesling eta Chardonnay

Zuri lehenetsiak: Hondarribi Zuri