a

Let’s Work Together

Image Alt

Ezagutu txoko sekretuak

Eskualdea

Eskualdea

Aiaraldeako Txakolinaren Ibilbidea Aiaraldea eskualdean dago, Bilbotik 20 km-ra eta Gasteiztik 35 km-ra. Artziniega, Aiara, Laudio, Okondo eta Amurrio udalerriek osatzen dute batik bat.

Tradizio gastronomikoagatik ezaguna eta artisau-produktuetan aberatsa da eremua. Besteak beste, txakolina gailentzen da, IX. mendeaz geroztik ekoitzitakoa. Ardo arina, frutaduna eta zertxobait apartsua da, ukitu azidoa eta freskagarria duena, Euskal Herriko “Hondarribi zuri” mahats zuriaren barietateak osatua.

Ezagutu gure upeltegiak, hartu atseden gure turismo-ostatuetan, dastatu eskualdeko gastronomia aberatsa gure jatetxeetan txakolin gozoaz lagunduta eta erosi eskualdeko produktuak gure dendetan.

Galdetu gure informazio-guneetan eta egin eskura ditugun turismo, kultura edo abentura jardueretako bat.

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

Funtzionala

Gure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

Analitikoa

Gure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.