a

Let’s Work Together

Image Alt

Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidea

Arabako eskaintza turistikoa Madrilen aurkezten da, Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbideko txakolinekin batera

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak «Araba, zatoz bidaiatzera» kanpaina turistikoa aurkeztu zuten atzo Madrilen, lurraldeko eskaintza turistikoa bidaia-agentzien, turoperadoreen eta komunikabide espezializatuen artean ezagutarazteko. 

Topaketak, turismo eta komunikazio arloko berrogeita hamar profesional baino gehiago bildu zituen, Arabaren posizionamendua indartzeko diseinatutako ekitaldi batean, helmuga iraunkorra eta kalitatezkoa dela adieraziz. Arabako nortasunaren parte diren kolore, paisaia, istorio eta pertsonaietan barrena egindako ibilbide baten bidez, lurraldea naturarekin, ondarearekin, kulturarekin eta gastronomiarekin lotutako esperientziak bilatzen dituztenentzako erreferente bihurtzen duten baliabideen aniztasuna ezagutu ahal izan zuten.

Aurkezpenean parte hartu zuten Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismoko foru diputatuak, Maria Nanclares Gasteizko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotziak, Antonio Granados bidaietan eta enogastronomian espezializatutako kazetari eta idazleak eta Arantza Cordero aktore eta dibulgatzaileak. 

Ekitaldiari amaiera emateko, Aiaraldeako txakolinak eta Arabar Errioxako ardoak dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, Arabako aberastasun enogastronomikoaren erakusgarri. 

Aiaraldeko txakolinak horrelako sustapen ekintzetan agertzeak Arabak lehen mailako helmuga gastronomiko gisa duen irudia indartzen laguntzen du, eta Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidea osatzen duten upategi eta eragileek turismo eredu jasangarria bultzatzeko egiten duten lanari ikusgarritasuna ematen dio, lurraldeari eta benetako esperientziei lotuta. 

«Araba, zatoz bidaiatzera» kanpainak aurrera jarraituko du datozen asteetan, eta aurkezpen berriak egingo dira Tolosan eta Bartzelonan, lurraldea nazioko zein nazioarteko merkatu estrategikoetan sustatzeko. 

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

Funtzionala

Gure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

Analitikoa

Gure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.