a

Let’s Work Together

Aiaraldea, ezagutu ibilbidea

Aiaraldeako Txakolinaren Ibilbidea

Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidean esperientzia enogastronomiko ahaztezina izango duzu. Kide ezberdinek, hots, txakolindegi, jatetxe, ostatu, denda, destilategi, gaztandegi eta museoek, tokiko produktuen kalitatea ezagutzeko eta dastatzeko aukera emango dizute. Eskualdeko saltokietan erosi ahal izango dituzu.

Esperientzia osatze aldera, gure kultura-ondare aberatsa, naturaguneak, azoka tradizionalak eta eskaintzen diren hainbat jarduera ezagut ditzakezu. Eskatu informazioa hemen edo turismo-bulegoetan.

Eskualdea

01

Ezagutu gure upeltegiak, hartu atseden gure turismo-ostatuetan, dastatu eskualdeko gastronomia aberatsa gure jatetxeetan txakolin gozoaz lagunduta eta erosi eskualdeko produktuak gure dendetan.

Txakolina

02

Txakolina kolore hori argiko ardo berezia da, garratza, freskoa eta, arabarraren kasuan, ukitu karboniko naturala duena, ahotik igarotzean leuna eta arina. Beti egon da Euskal Herriari lotuta.

Kideak

03

Txakolin-upeltegiek, turismo-ostatuek, jatetxeek, dendek eta turismo-bulegoek osatzen dute ibilbidea, zeinek txakolinaren kultura tradizionalean murgiltzen lagunduko baitizute.

Erreserbatu zure ekintza

Ekitaldi bat une bakoitzerako

Ekitaldiak

Begiratu bat eman gure eskualdeko ekitaldien agendari, gustu guztietarako aukerekin. Txakolindegi desberdinetara dauden bisita guztiak biltzen ditu agendak.

Zatoz eta bisita gaitzazu!

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

Funtzionala

Gure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

Analitikoa

Gure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.