a

Let’s Work Together

Image Alt

Ezagutu txoko sekretuak

Ezagutu ibilbidea

Murgildu txakolinaren kulturan eta ezagutu gure Aiarako Txakolinaren Ibilbidea txoko sekretuak

Egin zure erreserba

Txakolinaren ibilbidea

Sarrera

Tradizio gastronomikoagatik ezaguna eta artisau-produktuetan aberatsa da eremua. Besteak beste, txakolina gailentzen da, IX. mendeaz geroztik ekoitzitakoa. Ardo arina, frutaduna eta zertxobait apartsua da, ukitu azidoa eta freskagarria duena, Euskal Herriko “Hondarribi zuri” mahats zuriaren barietateak osatua.

Ibilbide honen berezitasuna da helmuga turistiko berean bi jatorri-deitura elkartzen direla: Arabako Txakolina JD eta Bizkaiko Txakolina JD.

Ezagutu gure upeltegiak, hartu atseden gure turismo-ostatuetan, dastatu eskualdeko gastronomia aberatsa gure jatetxeetan txakolin gozoaz lagunduta eta erosi eskualdeko produktuak gure dendetan.

Galdetu gure informazio-guneetan eta egin eskura ditugun turismo, kultura edo abentura jardueretako bat.

www.rutadeltxakoli.eus webgunean aurkituko duzu gure eskualdeari buruzko informazio guztia, baita ametsezko bazterrak eta toki liluragarriak ezagutu ere.

Kideak

Txakolin-upeltegiek, turismo-ostatuek, jatetxeek, dendek eta turismo-bulegoek osatzen dute ibilbidea, zeinek txakolinaren kultura tradizionalean murgiltzen lagunduko baitizute.

Gure establezimenduen berezitasunak eta kalitateak txunditu egingo zaituzte. Bideko establezimendu bakoitzean aurkituko duzu gure bereizgarria.

Bazkideak

  • Txakolindegiak
  • Ostatuak
  • Jatetxeak
  • Dendak
  • Turismo-informazioa
Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

Funtzionala

Gure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

Analitikoa

Gure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.